Zergetan hobariak lortzeko epea luzatu dute Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko otsailaren 12a

Udalak zaborraren eta uraren tasaren gaineko hobariak emango dizkiete herritarrei, eta hobaria lortzeko epea luzatu egin dute; beraz, hil honetan zehar ere eskatu ahal izango da, udaletxeko harreran. Hobaria hilean 645,30 eta 1,129,27 euro artean jasotzen duten herritarrek eskatu ahalko dute. Pertsona horiei, familiako kideen arabera, %25 eta %90 arteko hobaria ezarriko diete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide