Lorezainen kaleratzeen inguruan ELAri eman dio arrazoi epaitegiak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko abe. 19a, 16:33

Donostiako Lan Arloko 3 Zenbakiko Epaitegiak ELAri eman dio arrazoia; honek ebatzi du Azkoitiko Udalak zuela kaleratutako hiru lorezainen subragarazioaren gaineko ardura, eta kaleratzeak «bidegabekotzat» jo ditu. Serbitzu enpresa absolitu egin dute.

...

Donostiako Lan Arloko 3 Zenbakiko Epaitegiak ELAri eman dio arrazoia; honek ebatzi du Azkoitiko Udalak zuela kaleratutako hiru lorezainen subragarazioaren gaineko ardura, eta kaleratzeak «bidegabekotzat» jo ditu. Serbitzu enpresa absolitu egin dute.

Joan zen maiatzean herriko lorezaintza zerbitzua eskaintzen zuen Serbitzu enpresarekin kontratua ez berritzea erabaki zuen udalak, zerbitzua azpikontratatu beharrean, udalak bere gain hartzea erabaki zuelako. Ondorioz, hiru lorezain kaleratuak izan ziren, eta ELAk udala eta Serbitzu salatu zituen; epaitegiaren ebazpena «oso pozik» hartu dutela adierazi du sindikatuak: «Honek ebatzi du lan itunean jasotzen dela udalak subrogatu behar zituela langileak, eta ez du egin».

Hala, epaiak hiru aukera eman dizkio udalari; kaleratutako langileak berriro baldintza berdinetan hartzea, kaleratutakoei 24.245,6 euro eta 18.585,98 euroko kalte ordainak eta kaleratuak izan zirenetik gaur egunerainoko soldatak ematea eta helegitea aurkeztea. Hain zuzen, udalak helegitea aurkeztea erabaki du, Urola Kostako Hitzari esan dionez; izan ere, honen ustez, epaiak «ez ditu errespetatzen langileen estatutuen araudia», eta «kontratazio publikoen araudia urratzen du». Orain, EAEko Auzitegi Gorenak izango du hitza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide