Erakusleiho Lehiaketa antolatu dute udalak eta Herrixenek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Udalak eta Herrixen Merkatari Elkarteak XVI. Erakusleiho Lehiaketa antolatu du gabonetarako. Herriko saltokiek hartu dezakete parte egitasmoan, eta horretarako hilak 17ra bitartean eman dezakete izena, udaletxeko Herritarren Harrera Bulegora...

Azkoitiko Udalak eta Herrixen Merkatari Elkarteak XVI. Erakusleiho Lehiaketa antolatu du gabonetarako. Herriko saltokiek hartu dezakete parte egitasmoan, eta horretarako hilak 17ra bitartean eman dezakete izena, udaletxeko Herritarren Harrera Bulegora edo Herrixenen bulegora (Kultur Etxeko lehenengo solairuan) joanda.

Apanindutako erakusleihoak abenduaren 14tik urtarrilaren 6ra bitartean egongo dira erakusgai. Antolatzaileek aukeratuko dute epaimahaia, eta horiek “eskaparatearen aurkezpena”, salgaiak “erakargarri” erakustea eta “gabonetako giroa” sortzea hartuko dute kontutan. Merkatari elkateak eta udalak 500 eurotako diru poltsa banatuko du saridunen artean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide