Hiru peoi kontratatzeko azterketa praktikoak astelehenean egingo ditu udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko uzt. 19a, 11:49

Azkoitiko Udalak aldi baterako hiru peoi kontratatuko ditu, eta horretarako azterketa praktikoak egingo ditu astelehenean, hilak 23an. Azkoitiko Aizkibel Liburutegi aurrean egingo dituzte frogak, eta hautagai bakoitzak hitzordu zehatz bat izango du ho...

Azkoitiko Udalak aldi baterako hiru peoi kontratatuko ditu, eta horretarako azterketa praktikoak egingo ditu astelehenean, hilak 23an. Azkoitiko Aizkibel Liburutegi aurrean egingo dituzte frogak, eta hautagai bakoitzak hitzordu zehatz bat izango du horretarako. Ordutegia hemen ikus daiteke.

Udalak adierazi du froga hori derrigorrezkoa dela, eta gainditzen dutenek asteartean egin beharko duten froga praktikoko 2. zatira joan beharko dute. Halaber, gainontzeko froga praktikoak, atal espezifikoei dagozkienak, hilak 25ean, 26an eta 27an egingo dituzte, bakoitzari zehaztutako orduan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide