Azpikontratatutako langileen lanpostuak mantentzearen alde, manifestazioa egin du ELAk

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko eka. 1a, 16:33

ELAk deituta, 24 orduko kanpaldia egin dute Azkoitiko plazan, atzo goizetik (osteguna), gaur arte (ostriala). Azkoitiko Udalak, enpresa bat azpikontratatuta zeukan lorezaintza kudeatzeko. Hitzarmena amaitu egin da eta ez berritzea erabaki du Udalak, eta horren ordez, brigadan hiru langile polibalente hartuko ditu. ELAk gogor salatu du erabakia, azpikontratatuta zeuden enpresako hiru langileak kalera joango direlako. Hori salatzeko egin dute akanpada, eta ondoren, 12:00etan idatzi bat irakurri dute gertatutakoa salatzeko. Amaitzeko, manifestazioa egin dute herrian zehar. ELAren ustez, “langileen subrogazio eskubidea, inondik ere onartu gabe” egin du hori Udalak. “Hiru langileak langabeziara kondenatu” dituela esan du. “Zerbitzuak zuzenean emateko filosofiarekin ados” daudela azaldu dute, baina “ez orain arte Udalak egindakoaren ardura eta erantzukizunak bere gain hartu gabe”. Sindikatuak lorezain zerbitzua luzatzeko eskatu dio Udalari, “denbora pixka bat hartzeko, eta adostu ditzala langileen ordezkariekin traumatikoak ez diren irtenbideak”. Udala zerbitzuak bere gain hartzearen alde Zerbitzu hori, “azpikontratatu beharrean bere gain hartzea erabaki” duela Udalak azaldu du. Horregatik, “azpikontratazio hori ez berritzea erabaki” duela ere badio, “zerbitzu publikoen eta lanpostu publiko duinen aldeko apustua” egiten duelako. Brigadaren bidez hartuko ditu bere gain lorezaintza zerbitzuak Udalak, eta “brigada hori indartzeko hiru lanpostu publiko aterako” dituela gogorarazi nahi izan du. Horrez gain, udaletxeko langileak ez [...]

ELAk deituta, 24 orduko kanpaldia egin dute Azkoitiko plazan, atzo goizetik (osteguna), gaur arte (ostriala). Azkoitiko Udalak, enpresa bat azpikontratatuta zeukan lorezaintza kudeatzeko. Hitzarmena amaitu egin da eta ez berritzea erabaki du Udalak, eta horren ordez, brigadan hiru langile polibalente hartuko ditu. ELAk gogor salatu du erabakia, azpikontratatuta zeuden enpresako hiru langileak kalera joango direlako. Hori salatzeko egin dute akanpada, eta ondoren, 12:00etan idatzi bat irakurri dute gertatutakoa salatzeko. Amaitzeko, manifestazioa egin dute herrian zehar.

ELAren ustez, “langileen subrogazio eskubidea, inondik ere onartu gabe” egin du hori Udalak. “Hiru langileak langabeziara kondenatu” dituela esan du. “Zerbitzuak zuzenean emateko filosofiarekin ados” daudela azaldu dute, baina “ez orain arte Udalak egindakoaren ardura eta erantzukizunak bere gain hartu gabe”.

Sindikatuak lorezain zerbitzua luzatzeko eskatu dio Udalari, “denbora pixka bat hartzeko, eta adostu ditzala langileen ordezkariekin traumatikoak ez diren irtenbideak”.

Udala zerbitzuak bere gain hartzearen alde

Zerbitzu hori, “azpikontratatu beharrean bere gain hartzea erabaki” duela Udalak azaldu du. Horregatik, “azpikontratazio hori ez berritzea erabaki” duela ere badio, “zerbitzu publikoen eta lanpostu publiko duinen aldeko apustua” egiten duelako. Brigadaren bidez hartuko ditu bere gain lorezaintza zerbitzuak Udalak, eta “brigada hori indartzeko hiru lanpostu publiko aterako” dituela gogorarazi nahi izan du.

Horrez gain, udaletxeko langileak ez direnez, ezin dituztela langile moduan hartu ere azaldu dute. “Udalean lanean hasteko prozesu bat eraman beharra dago, ezin ditugu lanean hartu besterik gabe”, azaldu dute. Horrez gain, Udalak argi utzi nahi izan du “ez duela inongo langilerik kaleratu, langile horiek ez zirelako Udalaren langileak. Udalak Serbitzurekin zuen kontratua ez du berritu, eta ELAk enpresa hartako buruekin hitz egin beharko luke. Zerbitzu publikoa indartu eta lan eskaintza publikoa sustatzea da gure helburua eta horren aldeko apustua egin dugu” azaldu dute.

 

Manifestazioaren aurretik idatzia irakurtzen

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide