Brigadan hiru langile berri hartuko ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko mai. 17a, 12:45

Udal brigada indartzeko asmoa du Udalak, herrian egin beharreko zenbait lan bere kargu hartu eta dirua aurrezteko xedearekin. Horretarako hiru langile gehiago hartuko ditu brigadarako: balio anitzeko hiru peoi, horietako bi makinistak. Lanaldi osorako ...

Udal brigada indartzeko asmoa du Udalak, herrian egin beharreko zenbait lan bere kargu hartu eta dirua aurrezteko xedearekin. Horretarako hiru langile gehiago hartuko ditu brigadarako: balio anitzeko hiru peoi, horietako bi makinistak. Lanaldi osorako lanpostuak izango dira eta kontratua aldi baterakoa, baina gutxienez bi urtekoa izatea aurreikusten da. Lan eskaintza maiatzaren 21ean (astelehenea) egingo da publiko azkoitia.net-en Lan Eskaintza atalean, eta izena hurrengo egunetik (maiatzaren 22tik) ekainaren 5era bitarte eman ahal izango da, egun hori barne.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide