Serbitzu enpresak, bere barne erabilerako euskara planaren diagnosia egingo du, eta horretarako Udalak laguntza emango dio. Gaur goizean sinatu dute hitzarmena Jokin Aldalur Serbitzu Enpresako Zuzendariak eta Pello Bastarrika alkateak. Agerraldian Jon Juaristi eta Agurtzane Epelde zinegotziak ere izan dira. Udalak euskara plana egiteko proposamena luzatu zien zenbait enpresei, eta Serbitzuk onartu egin zuen. Gehienez ere 2.000 euroko laguntza emango dio Udalak enpresari, eta alkateak jakitera eman duenez, gero erakutsi egin beharko du lanaren emaitza. Aldalurrek hizkera arruntean euskara asko erabiltzen dutela gogoratu du, baina Udaletik proposamena iritsi zitzaienean konturatu zirela tramitetarako eta idatzietan gaztelania erabiltzen zutela gehienbat. “Lan handia daukagu, baina Azkoitia herri euskalduna dela jakinda, beharrezkoa dela ikusi dugu aldaketa hau ematea”, azaldu du.
Serbitzu enpresak, bere barne erabilerako euskara planaren diagnosia egingo du, eta horretarako Udalak laguntza emango dio. Gaur goizean sinatu dute hitzarmena Jokin Aldalur Serbitzu Enpresako Zuzendariak eta Pello Bastarrika alkateak. Agerraldian Jon Juaristi eta Agurtzane Epelde zinegotziak ere izan dira.
Udalak euskara plana egiteko proposamena luzatu zien zenbait enpresei, eta Serbitzuk onartu egin zuen. Gehienez ere 2.000 euroko laguntza emango dio Udalak enpresari, eta alkateak jakitera eman duenez, gero erakutsi egin beharko du lanaren emaitza. Aldalurrek hizkera arruntean euskara asko erabiltzen dutela gogoratu du, baina Udaletik proposamena iritsi zitzaienean konturatu zirela tramitetarako eta idatzietan gaztelania erabiltzen zutela gehienbat. “Lan handia daukagu, baina Azkoitia herri euskalduna dela jakinda, beharrezkoa dela ikusi dugu aldaketa hau ematea”, azaldu du.
Jokin Aldalur eta Pello Bastarrika hitzarmena sinatzen