Dorian taldeak kontzertua emango du plazan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Dorian taldeak kontzertua emango du Azkoitiko plazan, uztailaren 16an.

Azkoitiko Tabernarien Elkarteak kontzertua antolatu du datorren uztailaren 16rako. Plazan izango da emanaldia, 23:00etan hasita, eta Dorian taldea zuzenean entzuteko aukera izango da. Pop elektronikoa egin du Herrialde Katalanetako talde honek eta azken diskoa 2010ean plazaratu zuen, ‘La ciudad subterranea’ izenburupean.

Azkoitiko Udalak babestuko du ekimena, aurreko Udal Gobernu Taldeak hala erabakita zuelako.

Dorian: \’Tan lejos de ti\’

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide