Aitor Sorazuk dantza ikastaroa emango die etorkinei, etzi

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko mai. 26a, 12:03

Azkoitian etorkinen eta jatorrizko azkoitiarren arteko lotura sendoagoa sortzeko asmoz abiatutako Zubiak errotzen programak 25 bat lagun bildu ditu maiatzean egindako saioetan.

Edorta Jimenezek eta Petra Elserek gidatu duten ikastaroak euskara ikastea ...

Azkoitian etorkinen eta jatorrizko azkoitiarren arteko lotura sendoagoa sortzeko asmoz abiatutako Zubiak errotzen programak 25 bat lagun bildu ditu maiatzean egindako saioetan.
Edorta Jimenezek eta Petra Elserek gidatu duten ikastaroak euskara ikastea eta euskal kultura hobeto ezagutzea izan du helburu. Maiatzeko ikastaroa bukatzeko, formatu txikiko euskal dantzaren ikastaro bat egingo dute bihar, Aitor Sorazu Azkoitiko dantza irakasleak zuzenduta. Elkarguneko areto nagusian 11:15ean hasiko da dantza saio ikastaroa. Partehartzea irekia da herritar guztientzat, eta batez ere, osatu den taldeari eta egitasmo hau gehiago ezagutzen nahi duenari zuzenduta dago.
Ekainean jarraituko du
Zubiak errotzen egitasmoa iraunkorra da eta datorren hilean ere jarraituko duela jakinarazi dute antolatzaileek, Azkoitiko Udalak eta  Banaiz Bagara elkarteak. Ekainean, asteartero egingo dituzte saioak. Aurreneko zatian, 10:00etatik 11:15era, euskara landuko dute; eta 11:30etik 12:30era, berriz, euskal kultura izango dute aztergai, gazteleraz.
«Egitasmoa bereziki Azkoitian bizi diren etorkinei zuzenduta badago ere, ongi etorriak dira euskara eta euskal kultura ikasi edota hobeto ezagutu nahi duen guztiak, baita egitasmoan parte hartu nahi duten euskaldunak ere», esan dute antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide