Txikiren eta Otaegiren hilketaren 50. urteurrena

Ikusgai jarri du 'Berria'-k Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenean egin duen dokumentala

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2025ko ira. 22a, 17:38

Luis Mari Gurrutxaga eta Xexilio Alegria, Otaegiren lagunak.

Francoren aginduz, duela 50 urte fusilatu zituzten Juan Paredes Txiki eta Angel Otaegi, eta orduan sortu zituzten orbainak gaur arte iraun dutela erakusten du Berria-k gaur estreinatu duen dokumentalak. Bidaia bat 50 urte atzera, aurrera egiteko du izena ikus-entzunezkoak.

Zapatu honetan 50 urte beteko dira erregimen frankistak Angel Otaegi azpeitiarra eta Juan Paredes Txiki zarauztarra hil zituenetik, eta urteurrenaren aitzakian ekoiztu duen dokumentala ikusgai jarri du gaur arratsaldean Berria-k. Lotura honetan ikus daiteke Bidaia bat 50 urte atzera, aurrera egiteko, Gurutze Izagirrek, Lara Madinabeitiak eta Garazi Karrerak ondu duten ikus-entzunezkoa.

1975eko irailaren 27an fusilatu zituzten Txiki eta Otaegi, bata Bartzelonan [Katalunia] eta bestea Burgosen [Espainia]. Franco diktadorearen azken kolpearen orbainek bizirik dirautela erakusten du Berria-k estreinatu duen dokumentalak, lanaren protagonistek azaldu dutenez.

Txikiren eta Otaegiren garai hartako testuingurua ulertzeko, haiek egondako lekuak bisitatu dituzte dokumentalaren ekoizleek. Xexilio Alegria eta Luis Mari Gurrutxaga Otaegiren lagunekin batera Burgosen izan ziren, azpeitiarra hil zuten lekuan, eta Txikiren bi seniderekin –Mikel Paredes anaia eta Anie Paredes iloba– Bartzelonara bidaiatu zuten; han fusilatu zuten zarauztarra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide