Pako Aristi idazle azpeitiarra izan zen larunbatean ETB1en eskaini zuten Hitzetik Hortzera saioko protagonistetako bat. Hain zuzen ere, hark Manuel Olaizola Uztapide eta Fernando Aire Xalbador bertsolariei buruzko Uztapide eta Xalbador. Bi adiskide mugaz gaindi liburua idatzi zuen Zestoako Udalaren eskariz, eta zehazki, lan horri buruz aritu zen solasean Aristi.
Gainera, saio berean Zestoa eta Urepele herrien arteko senidetze jaiko bertsoaldiak ere eman zituzten. Zestoa Eguna egin zuten joan zen urriaren 7an Nafarroa Behereko herrian, eta Aitor Salegi zestoarra, Amets Arzallus eta Haira Aizpurua aritu ziren kantuan.