Herri txiki, infernu handiren denboraldia bukatuta, udan ere Miren Nogales ETB1en ikusteko aukera izango da. Julen Telleriarekin batera, Gora Bihotzak udako saioa aurkezten hasi da zestoarra. Atzo estreinatu zuten saioa.
Astelehenetik ostegunera, 21:30ean hasita, emango dute saio berria zuzenean, eta eskualdetik, gainera; izan ere, Zarauzko Laspiur arropa denda izandakoaren lokala bihurtu dute Gora Bihotzak saioaren plato.