Albistegia

'Mater' ontzi museoko arduradunak gustura dira Getarian jasotzen ari diren harrerarekin

Onintza Lete Arrieta eta Urtzi Oteiza 2026ko uztailaren 17a

Mater ontzi museoa atzo iritsi zen Mutrikutik Getariako portura, eta igandera bitarte, hainbat ekintza egiteko aukera emango diete herritarrei nahiz bisitariei, betiere itsasoko hondakinen aurrean kontzientziatzea helburu. Materreko arduradunak gustura dira Getarian izaten ari diren harreraz; hala kontatu dio Guka Telebistari Markel Elizalde eskifaiako kideak. 

Getariako portuan da jada Mater ontzi museoa. Hilabete hasieran hasi zuen urteroko ibilbidea Bizkaiko hiriburuan, eta lurralde horretako hainbat portu bisitatu ondoren, Mutrikutik barrena iritsi zen Getariara. 

Igandera bitarte, hainbat ekintza egiteko aukera –ikus hemen egitaraua– emango diete herritarrei nahiz bisitariei, betiere itsasoko hondakinen aurrean kontzientziatzea helburu. 

Gaur arratsaldean, esaterako, hondakinak biltzen aritu dira herrian zehar, ontzian bisita gidatuak eskaintzen zituzten bitartean. Hala, Getariako ontziaren historia azaldu diete herritarrei, baita beraiek egiten duten lanaz eta inguruko biodibertsitateaz informazioa eman ere.

Materreko arduradunak gustura dira Getarian izaten ari diren harreraz; hala kontatu dio Guka Telebistari Markel Elizalde eskifaiako kideak. 

(Argazkiak: Onintza Lete Arrieta eta Zero Zabor Uretan)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide