Martxoaren 8a

Palestinako emakume zinemagileen lanak ikusarazi dituzte Getarian

Julene Sorarrain 2026ko martxoaren 9a

Getariako Martxoak 8ko egitarauaren barruan, Palestina Animada kolektiboko zazpi zinemagileren lanak proiektatu zituzten atzo iluntzean Iturzaetan. Amaieran, solasaldia egin zuten kolektiboko kide den Samira Badran artistarekin, Palestinako genozidioaren inguruan.

Getariako Martxoak 8ko egitarauaren barruan, Palestina Animada kolektiboko zinemagileen film laburrak eman zituzten atzo iluntzean, Iturzaetako aretoan. Hainbat herritar bertaratu ziren emanaldia ikustera, baita kolektiboko kide den Samira Badran artista ezagutzera.

Guztira zazpi film labur proiektatu zituzten emanaldian. Lehenak Haneen Korazek eta haren zinema tailerreko ikasleek sortutako Egun bat kanpadendan eta Amonak akitu gintuen izan ziren; ondoren, Ahmad Salehen Gaua eman zuten; jarraian, Jana Kattanen Checkpoint proiektatu zuten; gero, Samira Badranen Lurraren memoria; Sheeren Abdelkarimen Orratzaren zulotik filmak eman zion jarraipena saioari; eta Amal Nakhalehen Mugarik gabe filmarekin amaitu zuten ekitaldia.

Proiekzioen ostean, Badran artista eta zinemagilearekin solasaldia egin zuten, eta artista libanoarrak Palestinako gatazkaren inguruan "elkarrizketa sortzeko" baliatu zuen hitzordua. Hain justu, Palestinako egiturazko indarkeriari eta okupazio militarrari buruzko hausnarketa egiten du Memory of land (Lurraren memoria) bere film laburrak. 

Argazkiak: utzitakoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide