"Arboliak atzeik ba al du? Taaa... festiak bukaeraik ba al du?" zioen atzo arratsaldean Borondegi parean zintzilikatu zuten pankarta erraldoiak, igande gauera arte festak etenik ez duela izango iradokiz edo. Domusa Teknikeko langileak izan ziren sanantonioen hasierako suziria botatzeko ohorea izan zutenak hainbat herritarren begiradapean, eta harrezkero, festa giro betean dira errezildarrak.