Albistegia

Euriak euri, errezildarrak Gabon eskean kantu kantari

Maialen Etxaniz - Nerea Uranga 2024ko abe. 24a, 12:26

Akerra soziedadean elkartu dira goizean, eta autoetan sartu ostean, baserrietara jo dute. Guraso elkarteko Gorka Tolosak eta Iraultza Agirregabiriak azaldu dutenez, aspaldiko talde jendetsuena elkartu da gaurkoan, baina eguraldiak ez die askorik lagundu. Haurrek, hala ere, gogotik abestu dituzte Gabon kantak baserriz baserri. 

Euriak euri, Gabon eskean kantu kantari ibili dira errezildarrak goizean zehar. San Martin herri eskolako guraso elkarteko kideek antolatuta eta urtero egin ohi duten gisan, herriko baserrietan barrena ibili dira Gabon eskean, umore onarekin eguraldi grisa alaitu nahian. 09:30ean zuten hitzordua jarrita plazan, baina eguraldi makurra tarteko, Akerra elkartean bilatu dute babesa. Han elkartu dira kantura animatu diren dozenaka haur eta gurasoak, baserritar jantziak soinean. Gaurkoan, abarkak baino garrantzitsuagoak izan dira aterkiak, baita soinu eta panderoak estaltzeko plastikoak ere.  Akerra soziedadean elkartu ostean, autoetan sartu eta baserrietara jo dute. Guraso elkarteko Gorka Tolosak eta Iraultza Agirregabiriak azaldu dutenez, aspaldiko talde jendetsuena elkartu da gaurkoan, baina eguraldiak ez die askorik lagundu. Eskean ateratako diruarekin uda garaian egun pasa antolatu ohi dute herriko haurrentzat, eta aurtengoan ere horretarako baliatuko dute jasotako propina. 

Baserriz baserri ibili osten, herrigunean bukatuko dute gaurko Gabon eskea San Martin eskolako haurrek eta gurasoek, eta han elkartuko dira Jai Batzordeko kideekin, haiek ere ez baitiote hutsik egin urteroko ohiturari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide