Haurren gurasoen harremanak, jarrerak mugak... gai hartuta hitzaldia eman zuen atzo Izar Arregi psikologo kliniko eta familia terapeutak Errezilgo Borondegi kultur etxean. 5 urtetik 12 urtera arteko gurasoei zuzendutako saioa izan zen atzokoa, eta hemeretzi guraso bildu ziren. Saiaz gizarte zerbitzuetako mankomunitateak eta Errezilgo Udalak antolatutakoa izan zen.
Ekainaren 14an herriko festetan gertaturiko eraso homofoboen harira bi hitzaldi antolatu dituzte Errezilen Izar Arregirekin, herriko gurasoen kezkei erantzuna emateko asmoz. 13 urtetik gorakoen gurasoentzako hitzaldia uztailaren 10ean egin zuten eta bigarrena atzo 13 urtetik beherakoen gurasoentzako. Herritarrek beraiek eskatutako dinamika izan da bi egunetan egin dutena, beraien kezkak argitzeko zein nerabeen heziketan izan daitezken arazoei erantzuna ematen ikasteko asmoz.