Nerabeen gurasoen harremanak, jarrerak mugak... hitzaldia eman zuen atzo Izar Arregi psikologo kliniko eta familia terapeutak Errezilgo Borondegi kultur etxean. 18:00etan elkartu ziren bertaratu ziren guraso zein herritarrak, eta solasaldiari ekin zieten.
Ekainaren 14an herriko festetan gertaturiko eraso homofoboen harira antolatu dituzte hitzaldiak, herriko gurasoen kezkei erantzuna emateko asmoz. Herritarrek beraiek eskatutako dinamika izan da atzo egin zutena, beraien kezkak argitzeko zein nerabeen heziketan izan daitezken arazoei erantzuna ematen ikasteko asmoz.
Hitzaldiak "kutsu praktikoagoa" izango zuela iragarri zuen Arregik, "abiapuntua" une batetik bestera aldatuz eta gurasoen zalantzen harira bideratuz.
Uztailaren 15ean errepikatu egingo dute hitzaldia, interesa duenak bertaratu ahal izateko.