Ia erabat kiskali da Nuarbeko Zabalia Zaharra baserria. Atzo gauean piztu zen sua baserriko sotoan, oraindik ez dakiten arrazoiak tarteko, eta etxean ziren bizilagunek suhiltzaileei deitu zieten. Suhiltzaileen lau kamioi eta Udaltzaingoa joan ziren sutearen lekura, eta gau guztian jardun dute itzaltze lanetan; gaur goizean ere han ari dira lanean. Ezbeharrean ez da inor zauritu, baina kalte materialak izugarriak izan dira; erabat kiskali da baserria.