Sua piztu da Nuarbeko Zabalia Zaharra baserrian

Julene Frantzesena

Zabalia baserria sutan. (Euskadiko Suhiltzaileak)

21:00 aldean piztu da sua Nuarbeko baserri horretan, eta uneotan han ari dira lanean suhiltzaileak eta Udaltzaingoa. Gukak jakin ahal izan duenez, ez da inor zauritu, baina kalte material handiak eragin ditu argitzeke dauden arrazoiengatik sotoan piztu den suak.

Sua piztu da gaur, 21:00 aldean, Nuarbeko Zabalia Zaharra baserrian. Suhiltzaileen lau kamioi eta Azpeitiko Udaltzaingoa joan dira sutearen lekura, eta uneotan itzaltzeko lanetan ari dira. Udaltzaingoak Gukari jakinarazi dionez, ez da inor zauritu. Dena den, kalte handiak eragin ditu argitzeko dauden arrazoiak tarteko sotoan piztu den suak.

Baserria, sutan. (Euskadiko Suhiltzaileak)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide