Albistegia

Mantangorriren jaitsierako uneak, bideoan

Gorka Eizagirre eta Ihintza Elustondo 2026ko ekainaren 6a

Mantangorri auzora jaitsita, festa bete-betean murgildu da Azpeitiko Sanjuandegi auzoa. Ekitaldi horretan hartutako irudiekin osatutako bideoa da honako hau. Leire Betegi pregoilariarekin, Nora Aizpuru XJ Auzolanean batzordeko kidearekin eta zenbait auzotarrekin hitz egin du Gukak. 

Mantangorri auzora jaitsita, atzo, ostiralez, ofizialki murgildu zen Azpeitiko Sanjuandegi auzoa festetan. Auzoko ikurra bilakatu den Mantangorri 19:00etan jaitsi zuten Jose Antonio Agirre plazako balkoi batetik behera, Leire Betegi auzotarrak pregoia irakurri eta festak ondo, errespetuz eta aniztasunean igarotzeko mezua eman ostean. Urtero bezala, jendetza elkartu zen ekitaldian, eta kamiseta gorriak eta Mantangorriren irudiak izan ziren nagusi. Ondoren, trikitilariak, erraldoiak eta buruhandiak ibili ziren auzoan barrena giroa alaitzen.

Festak ez ezik, aldarrikapenak ere izan zuen lekua atzoko ekitaldian. Izan ere, XJ Auzolanean festa batzordeak gogoan izan zuen jaien hasierako ekitaldian munduko egoera soziopolitikoa, eta hori horrela, Palestinari babesa adierazteko mobilizazioa egin zuten 18:45ean hasita. 

Mantangorriren jaitsieran hartutako irudiekin osatutako bideoa da hau. Horrez gain, Leire Betegi pregoilariarekin, Nora Aizpuru XJ Auzolanean batzordeko kidearekin eta zenbait auzotarrekin hitz egin du Gukak. 

Erlazionatuak

Mantangorrik auzora jaitsi du festa

Ihintza Elustondo eka 05, 20:13 Azpeitia

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide