Albistegia

Bereziki Azpeitiko Hanburgesa Festarako prestatuak

Urtzi Oteiza eta Nerea Uranga 2026ko maiatzaren 24a

Atzo, larunbata, Azpeitian ospatu zen Hanburgesa Festaren barruan bi lehiaketa jokatu ziren Azoka Plazan. Mendizaliek taberna izan zen Azpeitiko II. Hanburgesa Osatuen Lehiaketako txapelduna, eta Donostiako Bengoetxea harategiak irabazi zuen hanburgesarako haragi onenaren Gipuzkoako lehiaketako txapela. Mendizaletakoek taldean erabaki dute zer-nolako hanburgesa osatu lehiaketarako, eta gehitu dioten saltsa nabarmendu dute. Bengoetxeak, berriz, "haragi bereziarekin" egindako hanburgesa haragia aurkeztu du lehiaketara. Bietako inork ez ditu eman nahi izan xehetasunak. Mendizaleak tabernak datozen asteetan kartan aukeran edukiko du atzo txapelduna izan zen hanburgesa mota.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide