Poxi eta Marrero, plaza bero-bero

Urtzi Oteiza - Andoni Elduaien - Ihintza Elustondo 2026ko apirilaren 24a

Realak Espainiako Errege Kopa irabazi ostean, herri oso batek harrera egin die Unai Marrero atezainari eta Oier Agirrezabalaga Poxi prestatzaile fisikoari. Txaloka, pozez eta saltoka hartu ditu Azpeitiak. Gukak bi protagonistekin hitz egin du. 

Apirilaren 18an Espainiako Errege Kopa irabazi zuen Realak, eta talde horretako Unai Marrero atezainari eta Oier Agirrezabalaga Poxi prestatzaile fisikoari harrera egin zien atzo Azpeitiko Udalak, Ikasberri eta Lagun Onak futbol taldeekin batera. Lehenik eta behin, bi protagonistei plazaren alde batetik besterainoko pasilloa egin zieten kirol klub horietako gaztetxoek, eta kopa eskuetan zutela iritsi ziren Marrero eta Agirrezabalaga udaletxera, herritarren txalo artean.

Jarraian, Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak hitz batzuk zuzendu zizkien, eta Txetxu Urbieta kazetariak aurkeztu zuen ekitaldia. Marrero eta Agirrezabalaga hunkituta agertu ziren plaza leporaino beteta ikustean. Plaza gutxitan bezala bete zen, eta herri guztia saltoka jarri zen Realeko bi txapeldunei harrera egiteko. Herriari begirako hitzartzea amaitzean, udalak oroigarriak banatu zizkien Realeko bi kideei, eta ondoren, udaletxean mokadua egin zuten Realeko hainbat ordezkarirekin, familiakoekin, lagunekin eta udal ordezkariekin batera. Gukak bi protagonistekin hitz egiteko aukera izan zuen.

Erlazionatuak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide