Mantangorriren jaitsiera, bideoan

Gorka Eizagirre eta Ihintza Elustondo 2025ko mai. 31a, 10:58

Atzo arratsaldean Mantangorri jaitsi zenetik, festa giroan murgilduta dabiltza Azpeitiko Sanjuandegi auzoan. Mantangorriren jaitsieran bildu ziren herritar batzuekin hitz eginda osatutako bideoa da honako hau. 

Atzo arratsaldean Mantangorri jaitsi zenetik, festa giroan murgilduta dabiltza Azpeitiko Sanjuandegi auzoan. Ekitaldi nagusiaren aurretik, Bilboko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin zuten, baita Palestinari elkartasuna adierazteko argazkia atera ere. Ondoren, balkoitik behera jaitsi zen auzoko festen irudi bilakatu den animalia, eta jendetza bertaratu zen ekitaldia bertatik bertara ikustera. Ondoren, berriz, buruhandiek eta trikitilariek alaitu zuten auzoa. Han bildu ziren herritar batzuekin hitz eginda osatutako bideoa da honako hau.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide