San Andres egunaren aurretik ere festa izan da nagusi asteburu honetan herrian. Igande goiza bete-betea izan da, bertaratu direnek izan baitute zer ikusi eta zer erosi. Batetik, baserritarren sanandresetako azoka, talo tailerra eta bolillo erakustaldia egin dituzte plazan zein Kontzejupean; eta bestetik, Bizkargiko dantzarien zein musikarien eta Txalkor taldeko txistularien erakustaldiaz gozatzeko aukera izan dute eguerdian kalean ibili direnek.