Osorik ikus daiteke Azkoitiko Udalaren iraileko ohiko bilkura

Guka Telebista 2024ko ira. 26a, 10:44

Azkoitiko Udalbatzak agintaldiaren ikasturte berriko aurreneko ohiko osoko bilkura egin zuen atzo arratsaldean, eta kreditu aldaketak ez ezik, udalak eta Ekiola energia kooperatibak lankidetza hitzarmena hastea aho batez onartu zuten udal ordezkariek.

Azkoitiko Udalak iraileko ohiko udalbatzarra egin zuen atzo, asteazkena, 18:00etan hasita, eta guztira, hamar puntu jorratu zituzten. Horien artean, udalak eta Ekiola energia kooperatibak lankidetza hitzarmena hastea eztabaidatu zuten udal ordezkariek, eta aho batez onartu zuten akordioa egitea..

Era berean, kreditu gehigarrien eta transferentzien bidez kredituak aldatzeko hainbat espediente onartzeko asmoa azaldu zuen udal gobernuak, eta 2023-2025 diru laguntzen Plan Estrategikoaren 2024 ekitaldiko hirugarren aldaketa onartzea ere proposatu zuten.

Hona hemen atzoko udalbatzarrean jorratu zituzten puntu guztiak:

  • Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
  • Herritarrak batzordeko EH Bildu udal taldearen kideen aldaketa.
  • 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin %2ko ordainsarien igoera onartzea.
  • Azkoitiko Udala eta Ekiola Energia Sustapenak, S.L.-ren arteko lankidetza hitzarmena onartzea.
  • Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko Zubiaurre-Elkargune Institutuko 2 zenbakidun espedientearen onespena.
  • Azkoitiko Udalaren 2023-2025 diru laguntzen Plan Estrategikoaren 2024 ekitaldiko hirugarren aldaketaren onespena.
  • Kreditu transferentzien bidez kredituak aldatzeko 8 zenbakidun espedientearen onespena.
  • Behin betiko onespenen berri ematea.
  • Aurrekontuari buruzko informazioa.
  • Galde-erreguak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide