Telebista

Azkoitiko udalbatzarrak

Azkoitiko Udalaren ohiko eta ezohiko osoko bilkurak ikus daitezke honako atal honetan.
Egilea: Aitziber Arzallus
3 atal ikusteko
Aurrekontu parte hartzaileen prozesuan aurreikusitakoa baino proiektu txiki gehiago egingo ditu udalak
2026/03/26

Ur parkearen proiektura 229.000 euro bideratuko ditu udalak, eta "proiektu handi" horretara bideratutako zenbatekotik 21.000 euro gastatzeke geldituko direnez, proiektu txiki gehiago egiteko baliatuko ditu erakundeak. Besteak beste, Aizkibel kalean zebra bidea egitera, Elkargunean bizikletentzako aparkalekuak jartzera nahiz txakurrentzako iturriak jartzera bideratuko dituzte 21.000 euro horiek. Atzoko udalbatzarreko gai garrantzitsuena hori izan zen, baina ika-mika txiki bat ere izan zen galdera-erreguen tartean.

Udalak 18.710.000 euroko aurrekontua izango du aurten
2026/01/29

EH Bilduren, Azkoitia Bairen nahiz PSE-EEren abstentzioarekin eta EAJren aldeko botoekin onartu zuen atzo udalak 2026. urteko aurrekontua. Oposizioa kritiko agertu udal gobernuarekiko; izan ere, EAJren udal gobernuak ez ditu kontu ekonomikoak adostasuna lortu arte udalbatzarrera eraman. 

%2,5 igoko dira udal zerga eta tasa gehienak datorren urtean
2025/10/16

Atzo onartu zuten, ez ohiko udalbatzarrean, 2026rako ordenantza fiskalen eguneraketa. Bederatzi ataletatik zortzi aho batez onartu zituzten, baina higiezinena ez: oposizioko taldeen aldeko eta udal gobernuaren kontrako botoekin, etxebizitza hutsen gaineko errekargua %150era igotzea onartu zuten. Zaborraren tasari dagokionez, etxebizitzei eta merkataritza zein ostalaritza lokalei dagokiena %6 igoko da, eta industriakoa %13 jaitsi.

0 atal ikusteko