Azkoitiko Udalaren ekaineko ohiko udalbatzarra, sarean ikusgai

Guka Telebista 2024ko eka. 27a, 09:16

Azkoitiko Udalak ekaineko ohiko udalbatzarra egin zuen atzo, asteazkena. Guztira, bost puntuko eguneko zerrenda eztabaidatu zuten udalean ordezkaritza duten EAJko, EH Bilduko, Azkoitia Baiko eta PSE-EEko zinegotziek.

Azkoitiko Udalak ekaineko ohiko udalbatzarra egin zuen atzo, asteazkena. 18:00etan hasi zuten osoko bilkura eta bost puntuko gai zerrenda jorratu zuten EAJko, EH Bilduko, Azkoitia Baiko eta PSE-EEko udal ordezkariek; besteak beste, LGTBI+ Komunitatearen Nazioarteko Egunaren harira udal taldeek idatzitako adierazpena aurkeztu zuten udalbatzarrean.

Hau izan zen atzoko udalbatzarraren gai zerrenda osoa:

  1. Aurreko bilkuratako aktaren onespena, hala badagokio.
  2. 2025 ekitaldian lan ondorioetarako, ordaindu egingo diren eta berreskuratu beharko ez diren, Azkoitiko udalerriko tokiko bi jaiegunak zehaztea.
  3. EAJ, EH Bildu eta PSE-EE udal taldeek aurkeztutako adierazpena, ekainaren 28ko LGTBI+ egunaren ingurukoa.
  4. Aurrekontuari buruzko informazioa.
  5. Galde-erreguak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide