Azkoitiko Udalaren maiatzeko ohiko udalbatzarra, osorik ikusgai

Guka Telebista 2024ko mai. 30a, 15:36

Azkoitiko Udalak ikusgai jarri du atzo, asteazkena, udaleko bilkura areto nagusian egin zuten maiatzeko ohiko udalbatzarra. Guztira, bederatzi puntuz aritu ziren udalean ordezkaritza duten alderdi politikoetako kideek.

Azkoitiko Udalak maiatzeko udalbatzarra egin zuen atzo, asteazkena. Bederatzi puntuko gai zerrenda jorratu zuten udal ordezkariek. Horien artean, Urola Erdiko Mankomunitatearentzat izaten den partida, kreditu globala igotzea eta Loiola Berrikuntza fundazioari 2020ko diru laguntzaren %20ko ordainketari dagokion kredituen judizioz kanpoko aintzatespena landu zituzten.

Udalean ordezkaritza duten alderdiek desadostasunak erakutsi zituzten zenbait puntutan, baina, oro har, puntu guztiak onartu zituzten. Honako hau izan zen Azkoitiko udalaren maiatzeko udalbatzarraren gai zerrenda:

  1. Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.
  2. 2024ko lanpostu zerrendaren 1. aldaketaren hasierako onespena.
  3. Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko 2 zenbakidun espedientearen onespena.
  4. Kreditu transferentzia bidez kredituak aldatzeko 6 zenbakidun espedientearen onespena.
  5. Loiola Berrikuntza Fundazioari 2020ko diru laguntzaren %20ko ordainketari dagokion kredituen judizioz kanpoko aintzatespenaren onespena.
  6. Janire Igoa Merinok, Iraurgi Lantzen, S.A.-ren Administrazio Kontseiluko, Zubiaurre- Elkargune Institutuaren Kontseiluko eta Antonio Oteiza Fundazioko ordezkaria izateko aurkeztutako eskaeraren onespena.
  7. Behin betiko onespenen berri ematea.
  8. Aurrekontuari buruzko informazioa.
  9. Galde-erreguak.

Osoko bilkurak, zuzenean

Udalak aurrerantzean egingo dituen osoko bilkurak zuzenean ikusteko aukera izango dute herritarrek. Azkoitiko Udalaren YouTubeko kanalaren bidez jarraitu ahal izango dira plenoak, eta bilkurak amaitu ostean ere bertan egongo dira ikusgai, baita Azkoitia Gukan ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide