Inda Mendi jubilatuen etxeko tabernaren ustiaketa lehiaketara atera du udalak

Mailo Oiarzabal

Inda Mendi jubilatuen etxeko eraikina, artxiboko irudian. (Mailo Oiarzabal)

Tabernaren ustiaketa bere gain hartzeko interesa dutenek azaroaren 22ra arteko epea dute eskaintzak aurkezteko. Kontratazio Publikoa Euskadin plataforman dituzte xehetasun guztiak.

Aizarnazabalgo Udalak lehiaketa publikoa martxan jarri du, Inda Mendi jubilatuen etxeko taberna zerbitzua esleitzeko.

Lehiaketaren iragarkia urriaren 22an argitaratu zen Kontratazio Publikoa Euskadin plataforman, eta tabernaren ustiaketa bere gain hartzeko interesa dutenek azaroaren 22ra arteko epea dute eskaintzak aurkezteko. Urtebeterako kontratua eskaintzen du udalak Inda Mendiko tabernaren kargu egin nahi duenarentzat, baina kontratua beste hiru urtez luzatzeko aukerarekin. Kontratuaren aurrekontua 1.500 eurokoa da (BEZ gabe).

Lanak martxan

Inda Mendiko eraikina berritzeko eta hango zerbitzua atzera herritarren eskura jartzeko lanak hasi eta gutxira atera du udalak lehiaketara hango tabernaren kudeaketa.

Irail bukaeran hasi zituzten jubilatuen etxeko lanak, eta hiru hilabeteko epean bukatzea aurreikusia dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide