Herriko plaza eraberritzeko lanei ez ezik, Inda Mendi jubilatuen etxea berritzeko obrei ere ekin die Aizarnazabalgo Udalak. Plazako 2. zenbakian dago kokatuta jubilatuen etxea, eta orain berregokitzen hasi dira hango zerbitzua atzera herritarren eskura jartzeko.
Udalak azaldu duenez, duela bi aste hasi ziren lokala eraberritzeko obrekin, eta erakundearen aurreikuspenen arabera, hiru hilabete eta erdi inguru iraungo dute lanek. Obrak amaitzean zerbitzuaren emakida egiteko deialdi publikoa egingo dute, interesa duen orok tabernaren zerbitzuaren kudeaketa bere gain hartzeko aukera izan dezan.