Hamar urteren ondoren, helduen danborrada berreskuratu dute Aizarnazabalen, eta herritarren ekimenez, danbor hotsak indartsu itzuli dira hango kaleetara. Samielen atarian eta Euskal Jai eguna borobiltzeko, 90 bat lagunek parte hartu zuten atzo gauean danborradan, eta herritarrek gogotik astindu zituzten atabalak.
Zubialden elkartuta, handik hasi zuten danborrada 22:30 aldean, eta ondoren, herrigunean itzulia egin zuten. Gauerdian, berriz, udaletxe aurrean elkartu ziren, eta kanpaiekin batera eskaini zituzten danborradarako prestatuak zituzten abesti guztiak.