Gipuzkoako Foru Aldundiak lau milioi euro inbertituko ditu Erreistako jaitsiera egonkortzeko. 170 metro inguruko tartean, egitura-soluzio "berritzaile" bat ezarriko dute: errepidea sakonean sartutako zutabeen gainean bermatuko da, mendi hegalaren mugimendu naturala errespetatuz.
Esku hartzearen helburua "urte luzez arazoak sortu dituen tarteari behin betiko irtenbidea ematea eta errepidearen segurtasuna bermatzea" dela argitu du Aiako Udalak. Testuinguru horretan, Guka kalera atera da aiarren iritzia ezagutzera.