Lokatzez blai egin dute Mateos eta Olaetxea nagusitu diren Aiako duatloia

Maialen Etxaniz - Aritz Mutiozabal 2024ko urr. 27a, 11:33

Atzo arratsaldean jokatu zuten proba, eta ibilbidea egoera eskasean zegoen arren, gogoko tokian aldaparik ez zuten ikusi proban parte hartzera animatu zirenek. Guztira, 33 bikotek osatu zuten bikotekako proba eta 51 norbanakok banakakoa. Euskal Herriko Txapelketa jokatzeko baliatu zuten Aiako duatloia, eta, horrenbestez, Mateos eta Olaetxea izan dira aurtengo Euskal Herriko txapeldun. 

Euria eta lokatza izan dira protagonista Aiako IV. Mendi Duatloian. Larunbatez jokatu zuten proba, eta ibilbidea egoera eskasean zegoen arren, gogoko tokian aldaparik ez zuten ikusi proban parte hartzera animatu zirenek. Parte hartzaileek gogoz eutsi zioten ia 20 kilometroko ibilbideari aurre egiteko erronkari. Binakako modalitatean nahiz banakakoan, 6 kilometro egin zituzten korrika, eta 13 kilometro mendiko bizikletan.  

Guztira, 33 bikotek osatu zuten bikotekako proba eta 51 norbanakok banakakoa. Haimar Etxeberria eta Jon Morillo irundarrek osatutako bikoa izan zen garaile binanako proban, eta minutu bat geroago, Koldo Herrera eta Dani Iparragirre sunbillarrak helmugaratu ziren. hirugarren postua Alex Gaztañeta eta Aritz segurola asteasuarrentzat izan zen. 

Banakakoan, Unai Mateos ugaotarra izan zen aurrena gizonezkoetan eta Maddi Olaetxea usurbildarra emakumezkoetan. Aiako proba, gainera, Euskal Herriko Txapelketa jokatzeko baliatu zuten, eta, horrenbestez, Mateos eta Olaetxea izan dira aurtengo Euskal Herriko txapeldunak. 

Argazki bilduma eta kronika osorik, hemen

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide