11:00. Ume jolasak. 12:30. Bota ura! 13:30. Umeen bazkaria. 15:30. Puzgarriak, zirkoa, aurpegi margoketa, eskulanak... Jarraian, txokolatea banatuko dute eta apar festa izango da. 19:00. Zumaiako karropoteoa. 21:00. Herri afaria. 23:00. Kontzertuak: Skareggekasko, Gabezin eta DJ Mikerinos.
Maiatzean zendu zen Koldo Landaluze omenduko dute lagunek uztailaren 19an, 19:00etan, Erribera kalean, Kalea Guztiona Dak egindako muralaren aurrean.
Seohyun Kim biolinista korear gaztearen presentzia da zalantzarik gabe, Euskal Herriko Gazte Orkestrak udako biran, eta Ruben Gimenoren zuzendaritzapean, eskainiko duen kontzertuaren elementurik deigarriena. 15 urte baino ez dituelarik, Kimek Tchaikovskyren biolin kontzertuari egingo dio aurre. Izan ere, bere generoan kontzerturik esanguratsuena da eta biolinerako historiako kontzerturik hoberenetakoa.
- 20:00. Kopako finala.- 21:00. Ligako finala.- Ondoren, parrillada.
Ur-margoak eta zeramika piezek osatzen dute lagina. Pieza guztiak salgai daude, eta lortutako dirua Izan Inurri elkartera bideratuko dute. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara, eta larunbat eta igandetan, 12:00etatik 14:00etara.