Eguteraren inguruko informazio saioa egingo dute ekainaren 13an Alondegiko Moila gelan. Taberneriekin 10:00etan bilduko dira, dendariekin eta zerbitzuekin 15:00etan eta elkarte gastronomikoekin 19:00etan.
- 11:00. Meza, San Antonio baselizan.- Ondoren, txupinazoa, Saiaz mankomunitateko gizarte zerbitzuen eskutik, eta hamaiketakoa Lidia eta Itzeder trikitilariek girotuta.- 13:00. Haurrentzat apar festa, eskolako atarian (eguraldiaren arabera bertan behera gera daiteke).- 16:00. Haurrentzat ekintzak, Inguru Abenturaren eskutik.- 19:00. Pintxo potea Erniopen eta Borondegin.- Ondoren, bingoa, Borondegin.
Informazio gehiago, hemen.
Apaxi ipuin kontalari zarauztarraren bakarrizketa eta, ondoren, mokadua. Informazio gehiago, hemen.
Naizen elkarteak eskainitako HiKiRu taldearen emanaldia.
Ardo dastaketa. Ontañón eta Rippa Dorii Upeltegiak. Doakoa, Lukas Ardotegiaren eskutik.
Hizlaria: Iñigo Larramendi
Tupust! Gu komikiaren aurkezpena eta Maider Leturiaga ilustratzailearekin solasaldia.
Ekainaren 16ra arte egongo da zabalik erakusketa, Aritzaga kaleko 2. zenbakian, honako ordutegian: Astelehenetik ostiralera: 17:00etatik 20:00etara. Asteburuetan: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era.
Ekainaren 7tik 23ra arte. Julian de Zulueta esklabistaren inguruko Azukre beltza webgunea eta ikus-entzunezko instalazioa plazaratuko ditu Antiak. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara.