ELA eta LAB sindikatuetako Azpeitiko Udal langileek deituta.
Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak 11 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketaren finala.
Irekiera maiatzaren 17an, 18:00etan, izango da Dinamoa sormen gunean. Erakusketa Dinamoa sormen gunean egongo da zabalik maiatzaren 31ra bitartean, 17:00etatik 19:00etara. Sanagustin kulturgunean ere Guridiren proiektuari buruzko erakusketa egongo da zabalik.
LGTBIQ+fobiaren aurkako egunaren bueltan antolatutako film laburren emanaldia. Informazio guztia, hemen.
Informazio guztia, hemen.
19:00. Elkarretaratzea plazan, LGTBIQ+ fobiaren aurkako egunaren harira. 22:00. Kontzertuak Etxeluze gaztetxean: Alarma morea, DJ Txankleta eta La fulana. Ateak 21:45ean zabalduko dituzte, eta sarrerak 2 euroan erosi ahalko dira momentuan bertan.
Bertsolariak: Andoni Egaña, Amets Arzalluz, Jone Uria, Eneritz Artetxe, Naia Arrizabalaga eta Jokin Uranga. Gai-jartzailea: Haritz Etxeberria. Sarrerak 12 euro balio dute eta ikasle eta langabetuenak 8 euro. Sarrerak erosteko hemen.
Sarrera: 6 euro (Modeloko leihatilan edo tickets.kutxabank.es).
Tanttaka konpainiaren Esnearen kolorekoa antzezlana izango da Zumaian maiatzaren 17an, 20:00etan, Aita Mari aretoan. Sarrerak 8,30 euroan (5,80 euroan gazte txartelarekin) izango dira salgai Turismo Bulegoan edo sarrerakzumaia.eus webgunean.
Ernaik antolatuta, Gazte bertso afaria egingo da maiatzaren 17an, 21:00etan, Torreberri Gaztetxean. Joanes Illarregi eta Maddi Ane Txoperena arituko dira kantuan. Sarrerak Inpernupen eta Nikolen daude salgai 15 euroan. Maiatzaren 14a izango da txartelak erosteko azken eguna.
22:00. Mus txapelketa, Ederki elkartean. Izen ematea: 21:00.
Informazio gehiago, hemen.