Emagin formazio eta ikerketa feminista elkarteko kideen eskutik.
Ibane Astigarragak egindako sormen lanaren aurkezpena egingo da urriaren 7an, 11:00etatik aurrera, Torreberrin. Ipuin kontaketa eta tailerra izango dira. Ipuin kontaketa irekia izango da. Tailerrean parte hartzeko, berriz, kulturetxea@zumaia.eus helbidera idatzi beharko da. 4 urtetik gorako haurrei zuzendutako ekimena da hau.
- Ondarearen Europako Jardunaldien barruan. - Bisita doan da. - Aurrez izena eman behar da 687 49 26 38 telefono zenbakira deituta edota oierarruti8@gmail.com helbidera idatzita.
Ana Murugarren zinema zuzendariari emango diote saria.
11:00-14:00 eta 16:00-20:00. Mutiozabal Txoren ontziola bisitatzeko aukera eta ontzien erakusketa herriko plazan, saio dinamizatuekin. 18:00etan, Jo Ala Jo elkartearen sagargintza erakustaldia, plazan. Ondoren, sagardo dastaketa. Informazio guztia, hemen.
Sarrerak Entradium atarian salgai, 10 euroren truke.
Kai Nakai & Dj Oihan Vega. Artista gonbidatua: Bikabi. Doan. Euria bada, Gaztelekuan.
Herriko hamabost sagardogilek parte hartuko dute sagardo txapelketaren hamargarren edizioan. Ohi bezala, sagardoari laguntzeko pintxoak jarriko dituzte, baita kafea ere. Sarrera 15 euro ordaindu beharko da. Informazio gehiago, hemen.
Nevadah, John Dealer & The Coconuts eta Resaca Jackson taldeek kontzertuak eskainiko dituzte urriaren 7an, larunbata, 22:00etatik aurrera, Zumaiako Torreberri Gaztetxean. Sarrera: 6 euro.
Norgehiagokak 10:00etan hasiko dira eta Euskalduna Tabernako gizonezkoen ardura izango da joko eremuak markatzea. Epaile arduradunak, berriz, Kirkilla Eneako neskak, eta Kosta Hortz Klinikako eta Il Capoko mutilak izango dira.
Eskulanen eta josketen erakusketa, Oxford aretoan. Egunero: 18:30-20:00. Asteburutan: 12:30-14:00 eta 18:30-20:00.
Zuzendaria: Itsaso Arana. Aktoreak: Barbara Lennie, Irene Escolar, Itsaso Arana. Generoa: drama. Urtea: 2023. Herrialdea: Euskal Herria. Udan, neska talde bat astebetez elkartuko da landetxe batean antzezlan bat entseatzeko. Elkarrekin bizi diren bitartean, adiskidetasunari, antzezpenari, maitasunari, zurztasunari eta heriotzari buruzko ezagutzak trukatuko dituzte, partekatzea hobera egiteko gakoa izango delako itxaropen ezkutuarekin. Las chicas están bien udako ipuin bat da: printzeak, zaldiak, apoak, sutzar bat, festa bat, ibai bat, gutun ugari eta are printze despistatu bat. Urriaren 6tik 9ra, 19:30ean, Aita Mari zine aretoan.