Langileen baldintzak hobetuko dituen hitzarmena exijitu dute, dozenaka herritarren babesean

Intza Trula

San Juan egoitzako langileek, erabiltzaileek eta dozenaka herritarrek manifestazioa egin dute arratsaldean. Greba mugagabean daude bertako langileak iazko azarotik, prekarietatearekin eta soldata arrakalarekin amaituko duen hitzarmen berri bat lortzeko borrokan.

320 egun beteko dira bihar San Juan egoitzako langileek greba mugagabeari ekin ziotenetik, eta, gaur-gaurkoz, borrokan jarraitzen dute. Bertako beharginak prekarietatea eta soldata arrakala ezabatuko dituen hitzarmen berri bat eskatzen dute, eta haien aldarriek kaleak hartu dituzte gaur arratsaldean: deialdira batu diren dozenaka erabiltzaileren zein herritarren babesarekin, manifestazioa egin dute Zumaiako kaleetan barrena.

Patronalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamenik ez dutela jaso salatu dute grebalariek, eta negoziazio mahaia blokeatuta dagoela diote. Egoera aldatu ezean, greban jarraitzeko asmoa erakutsi dute.

(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide