Zumaiako Udalak pasa den astean iragarri bezala, 2027ko ordenantza fiskalak landuko dituzte gaur, 18:00etatik aurrera, egingo duten iraileko udalbatzarrean. Udal gobernuak tasen %2,5eko igoera orokorra proposatuko du, eta, horrekin batera, egonaldi turistikoen gaineko berria izango dute hizpide hautetsiek.