Eraso egin diete Branka aurrean utzitako bizikletei; batzuk desagertu egin dira

Maddi Txintxurreta 2026ko uztailaren 16a

Bizikleta bat, lurrean botata. (Utzitakoa)

Bizilagun batek jakinarazi duenez, eguneko zentroaren aurrean utzita zeuden bizikletei eraso egin diete. Batzuk desagertu egin dira, eta beste batzuk, aldiz, inguruan botata azaldu dira. Salatu du udalak jabeei abisatu gabe erretiratu dituela kaltetutako bizikletak.

Branka eguneko zentroaren aurrean utzita zeuden bizikleten kontra eraso egin dutela salatu du bizilagun batek. Azaldu duenez, giltzarrapoak kendu dituzte, eta bizikleta batzuk desagertu egin dira, beste batzuk, berriz, inguruan botata azaldu dira.

Bizilagun horrek jakitera eman duenez, soilik Branka parean bizikletak uzteko eremuan egin diote eraso, inguruan aparkatuta zeuden gainontzeko bizikletak ez dituzte ukitu. Salatu du, bestalde, udaleko langileek kaltetutako bizikletak erretiratu dituela jabeei abisatu gabe.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide