Albistegia

Pixkanaka ari da Itzurun bere onera bueltatzen

Gorka Eizagirre-Juan Luis Romatet 2026ko ekainaren 11

Neguan izandako itsaso zakarrak Itzurun hareatzako hondarra itsasazpira eraman du, azpian dauden harriak agerian utziz, eta hondar kopuru handi bat San Telmo aldera eramanez.

Denborarekin, egoera hobera bidean da, baina aurtengo udala ezohikoa izango dela uste dute adituek. Horren inguruko azalpenak eman dituzte Itzurun bertan Irati Epelde Aztiko teknikariak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zerbitzuko kide Nerea Egiak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide