Iragan udazkenenean zabaldu zuten eraberritutako Komentuko eraikina. Pasa den larunbatean, berriz, eraikinaren atzealdean dagoen lorategia inauguratu zuten. Datozen hilabeteetan Zumaiako Alde Zaharrean kokatzen den Kulturgunearen puzzlea osatzen joango dira, aterpetxearekin, kaperan kokatutako auditoriumarekin, eta bertan bizi ziren mojen bizitza kontatuko duen interpretazio zentroarekin.
Honako bideoan, zapatuan egindako inaugurazio ekitaldiko irudiak, eta protagonisten hitzak jaso dira.