32 urteko behargin bat hil zen pasa den ostiralean Zumaiako Estaños Matiena enpresan, lan istripu larri baten ondorioz. Haren heriotza gaitzesteko, eta gertakarian enpresak eta instituzioek duten entzukizuna azpimarratzeko, ordu erdiko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian enpresak Joxe Mari Korta industrigunean duen egoitzan.
Andoni Murgak, LAB sindikatuko Urola Kostako ordezkariaren hitzetan, heriotzak "arduradun zuzen" bat du, enpresa bera. Bere esanetan, Estaños Matienak "ez ditu oinarrizko prebentzio arauak betetzen, eta ez dubermatzen langileen osasuna". Murgaren esanetan, instituzioak, Osalan edota Lan Ikuskaritza ere gertakariaren arduradunak dira, "beraien lana ez dutelako egiten". LAB sindikatuko ordezkariak gogoratu duenez, aurretik ere izan dira lan istripuak Estaños Matiena enpresan. "Azken aurrekoa pasa den abuztuan izan zen, eta langile batek istripu larri bat izan zuen, deskarga elektriko bortitz bat jasota".