Komentuaren irekiera ekitaldia, bideoan

Gorka Eizagirre | Maria Maya Manterola 2025ko ira. 25a, 15:19

Atzo arratsaldez zabaldu zuten Komentua Kulturgunea, eraberritze lanen lehen fasea amaitu eta gero. Ekitaldian jaso zena bildu du Gukak honako bideoan. 

Dagoeneko martxan da Komentua Kulturgunea. Pasa den astean hartu zituen Zumaiako Musika eta Dantza eskolako ikasleak haien egoitza berrian, baina atzo arratsaldera arte itxaron zuten irekiera ofiziala egiteko. Instituzioetako kideak izan ziren bertan, baita herriko kultur elkarteetako kideak, kultur eragileak eta herritarrak oro har. 

Bertaratu zirenek eraikinean egindako lanak ezagutzeko aukera izan zuten, eta sorpresaren bat edo beste ere izan zuten. Atzoko ekitaldian bizi izan zena jaso du Gukak honako bideoan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide