Janire Gonzalez-Etxabarri: "Denarekin joan nintzen, baina egia esan ez nuen espero irabazterik"

Maialen Etxaniz | Juan Luis Romatet 2025ko ira. 18a, 08:16

Harrera egin zioten atzo Janire Gonzalez-Etxabarri surflari zumaiarrari bere jaioterrian. Arratsalde partean Kofradian egindako omenaldi ekitaldia jaso du Gukak honako bideoan. 

Pasa den asteburuan El Salvadorren Munduko surf txapelketa irabazi zuen Janire Gonzalez-Etxabarriri omenaldia egin zion atzo Ziske surf elkarteak. Haren ohorez dantzatutako aurreskuaren ondoren, Kofradiako balkoira atera zen eta han txapela jarri zioten, baita udalaren oroigarria jaso ere. Harrera ekitaldiren bat espero zuela esan zuen, baita zumaiar izateaz harro zegoela ere.

Gukak egindako galderak ere erantzun zituen. Honako bideoan ikus daiteke ekitaldiko laburpena. 

Erlazionatuak

Omenaldi beroa jaso du munduko txapeldunak

Juan Luis Romatet ira 17, 20:05 Zumaia

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide