Zumaiako Triatloi Taldeak antolatuta, esprint distantziako triatloia jokatu zuten atzo arratsaldean herrian, baita kirol egokituko eta kadete mailako surperesprint modalitateko probak ere. Guztira, 400 kirolarik egin zieten aurre igeriketako, txirrindularitzako eta korrikako zatiei, eta bero itogarriari ere bai.
Proba nagusian iazko irabazle Mikel Arrasate eta Ainhoa Murua zarauztarra izan ziren txapeldun; paratriatleta azkarrena Aitor Oleaga izan zen esprintean. Kadeteetan, Markel Ortiz de Pinedo eta Maier Miota nagusitu ziren, eta kirol egokitukoen kasuan, Garazi Legorburu eta Alain Irazu. Urtero bezala, kirolariek herritarren eta zaleen animoak izan zituzten lagun lasterketa osoan zehar.