Oikiako festetako txupinazoa, bideoan

Mireia Galarza Bastida eta Intza Trula 2025ko abu. 23a, 13:12

Zehazki, atzo arratsaldean bota zuten txupina, eta hori ez zen edozein modutara egin, Arantxa Ugartek aitortza beroa jaso baitzuen festei hasiera eman aurreko momentuan.

San Bartolome jaiez gozatzen hasi dira oikiarrak. Zehazki, atzo arratsaldean bota zuten txupina, eta hori ez zen edozein modutara egin, Arantxa Ugartek aitortza beroa jaso baitzuen festei hasiera eman aurreko momentuan. Bera arduratu zen, hitz egin ondoren, festei hasiera emateaz.

Festa batzordeko kideek esker oneko hitzak zuzendu zizkioten Ugarteri. Haien esanetan, gaur egun omendua Mutrikun bizi bada ere, asko egin du Oikiaren alde, besteak beste, bertako historia aztertu eta gorde du, baita hori ingurukoei helarazi ere. Horretaz gain, festa batzordekoek Ugarteren eskuzabaltasuna azpimarratu nahi izan zuten, beti dagoelako bera oikiarrei laguntzeko prest. 

Hitzartzeaz gain, Ugarteren familiakoek aurreskua ere dantzatu zioten, eta Oihane Etxaidek eta Maddi Etxabek hainbat bertso ere abestu zizkioten omenduari. Azken horiek festa batzordeko kide ere badira. Bere aldetik, Ugartek hunkituta jaso zuen omenaldia, Gukari adierazi zionez, eta aitortza oikiar guztiena ere badela azpimarratu nahi izan zuen. 

Festei hasiera eman ondoren, asto probak izan ziren auzoan, baita herri afaria eta erromeria ere. Gaur, bihar nahiz hurrengo astean ere izango da zer egina Oikian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide