Olarrusub elkarteak antolatuta, urpekaritza bataioak izan dira arratsalde partean Arranplan. Eguzkia lagun, baldintza ezin hobeagoak izan dira uretan murgildu, eta Olarrusubeko kideen laguntzaz, urpeko mundua ezagutzeko.
Antolatzaileen esanetan, 30 lagunetik gora izan dira gaurko saioan. Neoprenoak jantzi, maskarak, txalekoak, botilak eta bestelako materiala soinean hartu, eta beharrezko azalpenak entzun ondoren, errioan egin dituzte lehen metroak urpean igerian.