Goizean goizetik hasi ditu zenbaitek santelmoen repetizioak. Lierniren omenezko tortilla patata txapelketan 30 parte hartzailetik gora izan dira txosnagunean, eta ekaitza izanagatik, giro ederra nagusitu da karparen aterpean.
Arrautzak, patatak, norbere gustura gehitutako osagaiak eta errezeta sekretuak eraman dituzte parte hartzaileek 12:00etarako. Tortilla desitxuratuenak, onenak, handienak, Lierniren antzekoenak eta sikuenak eraman dute saria, baina gaurkoan, parte hartzaile guztiak izan dira irabazle.